jueves, 19 de diciembre de 2013

Galdera nola, erantzuna ala

"Atheltic zalea zara?", "Mendira etorri gura duzu?", "Filma hori gustoko duzu?".

Horrelako zenbat galdera botatzen ditugu egunean zehar?
Ohartuz gero aukera eskaseko galderak dira. Hartzailearen gogoen, izaeraren, gustoen berri izan gura badugu era horretako galderek ez dute zirrikiturik ematen.


Hartzailearekin bene-benetako solasaldia sortu gura badugu galderak IREKIAK izan beharko dira. Horiek hartuemana bultzatuko dute.
"Zer duzu gustoko?", "Astia zertan ematen duzu?", ... .


Ez dezagun hartzailea epaitu edo neurtu. Eman diezaiogun aukera libroki izaera, ustea eta jarrera adierazteko

miércoles, 18 de diciembre de 2013

Gogoan dituzue zuen ikasle garaiak?



Zenbat oroimen, ezta?
Zein irakasle gogoratzen duzue?

Pistak emango dizkizuet:

1.- Metodologia eta irakaskuntza-dinamika aldatzen zituztenak.
Norberak ikasteko era propioa izaten duen arren, irakasle horrek ikaste-saioak dibersifikatzen zituen.

2.- Konpromisoak bultzatzen zituen.
Ikasleari  ikasgelarekin eta ikaskuntzarekin konpromisoa eskatzen zien.

3.- Laguntza.
Ikasgelatik kanpo ere laguntza eskaintzen zuten.

4.- Edukiari buruz hausnarketa bultzatzen zuten.
Irakasle horien saioa ez zen mugatzen edukiaren berri ematera. Edukia ulertzea, aplikagarritasuna bilatzea, edukia aztertzea, edukia laburtzea eta ebaluatzea izaten zuten helburu.

5.- Ikasketa kritikorako giroa sortzen zuten.
Galderak eta egoera interesgarriak eta kezkagarriak plazaratzen zituzten.
Gaiaren garrantziaz jabetzeko laguntzak eskaintzen zituzten.
Hausnarketa zen helburu, ez entzute eta oroimen hutsa.
Zalantzak piztea eta plazaratzea lortzen zuten.

6.- Arreta pizten zuten eta eusten zioten.

7.- Abiapuntua beti ikaslea izaten zen, eta ez gaia.


Hori izan da zure irakaslea? Bejondeizula!

lunes, 9 de diciembre de 2013

Grina. Ametsek askotan gure grinen kolorea dute

Erakargarri izan gura baduzu pasioa da bidea.


Pasioa adierazten dugu:
Ahotsaren doinueran. Doinuera benetazkoa, egiazkoa
Ikus-hartu emana iraunkorra. Hartzaileekiko harremanaren oinarrizkoetako bat.


Keinu eta gorputz-mugimendu lasaiak eta naturalak.

Grinak ez du hobetuko edukia, baina kutsagarria izaten da. Jakizu ez dagoela gai aspergarririk, igorle aspergarriak baizik.
Grina izan ezik ez duzu hartzailearen interesa eskuratuko.


Ikus ezazu Benjamin Zander-ren solasaldia. Erreparatu hartzaileen aurpegietan.

Hartu emana ez dago bakarrik hitzetan. Hartu emana gorputz osoan dago.


viernes, 6 de diciembre de 2013

Irudiaren indarra

Hartu emanean zeozer gogoraegin gura dugunean eduki hori azpimarratzen ahalegintzen gara. Egun baliabide ezin hobea dugu, irudia.
Irudiak berbak baino hobeto gogoratzen dira. Ikusmena zentzumen biziagoa baitugu.
Burmuinak irudia errazago prozesatzen du. Hori kontuan izanik testua irudiarekin nahastuz gero hartzaileak irudiaz erreparatuko du, eta testu hutsa eskainiz gero aspertu egingo dugu.

Testuaren osagarria izan behar dugu irudia. horrek hartzailea erakartzen du-eta.