viernes, 31 de enero de 2014

Beldur denaren ezpatak punta motz.

Beldurra.

Beldurraren aurrean hiru jarrera izaten ditugu: aurre egin, alde egin edo parilisia.
Gizakiok gara;  eta erridikuluari, aldamenekoak ez onartzeari, arrakastarik ez izateari beldur izaten diegu.
Konfidantza landu beharra dugu: aurreprestaketaren bidez, ezkortasuna aztertuz eta buelta emanez.
Komunikazioa hartuemana da. Beti izaten dugu zer eskaini, zentra gaitezen horretan.
GOZA DEZAGUN AUKERA HORRETAZ.

lunes, 27 de enero de 2014

Ikusi Brian Greene fisikariaren azalpena TED-en.

PPT baten diapositibak ez dira igorlearentzat. Ideiak eta edukiak hobeto azaltzeko, eta hartzailearen ulermena errazteko eta oroimena indartzeko erabili beharko genituzke diapositibak.
Diapositibak testuz osaturik egiten baditugu, eta irudiak osagarri hutsa badira, AKABO!
Diapositiba bat ideia berri bat indartzeko erabili

sábado, 25 de enero de 2014

Egia da abilezia handiena

Aurreko astean hitzaldi batera joan nintzen. Ondorio asko atera nituen, bat azpimarratzeko ikusi eta entzun beharrean hitzaldiaren edukia irakurri izan banu berdin-berdin izango litzateke.
Baieztapen gogorra da, arrazoiak emango ditut:
1.- Igorleek "lubaki" atzetik berbetan aritu ziren. Hau da, ez ziren mahaiaren atzealdetik mugitu. Ez genituen inoiz zutik ikusi, ez zituzten inoiz eskuak erabili adierazkortasuna indartzeko.
Jendaurrean berbetan aritzen garenean bi solasaldi ipintzen dira martxan, edukiarena eta ez-edukiarena. Azken hau ahotsaren eta gorputzaren bidezkoa izaten da, eta ondo garatzeko zutik berba egiteak laguntzen du.
2.- Hitzaldiak ordu eta erdi iraun zuen eta hizlariok euren ezagupena bota zizkiguten liseriketarako astirik eman gabe.
Eduki-iturria emari handikoa izan zen. Hizlariak ez ziren ohartu noizko geunden edukiaz asetuta.
Komeni izaten da denbora eta edukia ondo orekatzea eta hartzaileen irrika piztea.
3.- Hartzaileok ez ginen existitzen. Hizlariak aurrepentsatutako eduki zerrenda osoa eman arte ez ziren ixildu.
Aurkezpen bat ez da "liburu" bat, hartzaileak partaide bihurtu behar dira. Hartzaileentzat berba egin behar da