Aurreko astean hitzaldi batera joan nintzen. Ondorio asko atera nituen, bat azpimarratzeko ikusi eta entzun beharrean hitzaldiaren edukia irakurri izan banu berdin-berdin izango litzateke.
Baieztapen gogorra da, arrazoiak emango ditut:
1.- Igorleek "lubaki" atzetik berbetan aritu ziren. Hau da, ez ziren mahaiaren atzealdetik mugitu. Ez genituen inoiz zutik ikusi, ez zituzten inoiz eskuak erabili adierazkortasuna indartzeko.
Jendaurrean berbetan aritzen garenean bi solasaldi ipintzen dira martxan, edukiarena eta ez-edukiarena. Azken hau ahotsaren eta gorputzaren bidezkoa izaten da, eta ondo garatzeko zutik berba egiteak laguntzen du.
2.- Hitzaldiak ordu eta erdi iraun zuen eta hizlariok euren ezagupena bota zizkiguten liseriketarako astirik eman gabe.
Eduki-iturria emari handikoa izan zen. Hizlariak ez ziren ohartu noizko geunden edukiaz asetuta.
Komeni izaten da denbora eta edukia ondo orekatzea eta hartzaileen irrika piztea.
3.- Hartzaileok ez ginen existitzen. Hizlariak aurrepentsatutako eduki zerrenda osoa eman arte ez ziren ixildu.
Aurkezpen bat ez da "liburu" bat, hartzaileak partaide bihurtu behar dira. Hartzaileentzat berba egin behar da
No hay comentarios:
Publicar un comentario