"... pero lo que también hace un buen maestro es guiar, estimular, provocar, involucrar." Berriketaldiaren pasarte baten horixe dio.
Aurreko astean gizon jakintsu baten hitzaldian izan nintzen. Gizon atsegin horren hitzaldiak ez zen izan batere eragingarria, probokatzailea, partehartzailea, ... . Txosten mamitsu bat atera zen hizlariaren ahotik ordu luzean. Datuz ito gintun.
Irakurri izan bagenion ez zen ia alderik izango. Penagarria.
Jendaurrean berbetan aritzen garenean hartzaileei egin beharko genieke berba. Horrek dakarren guztiarekin.
No hay comentarios:
Publicar un comentario