jueves, 19 de diciembre de 2013

Galdera nola, erantzuna ala

"Atheltic zalea zara?", "Mendira etorri gura duzu?", "Filma hori gustoko duzu?".

Horrelako zenbat galdera botatzen ditugu egunean zehar?
Ohartuz gero aukera eskaseko galderak dira. Hartzailearen gogoen, izaeraren, gustoen berri izan gura badugu era horretako galderek ez dute zirrikiturik ematen.


Hartzailearekin bene-benetako solasaldia sortu gura badugu galderak IREKIAK izan beharko dira. Horiek hartuemana bultzatuko dute.
"Zer duzu gustoko?", "Astia zertan ematen duzu?", ... .


Ez dezagun hartzailea epaitu edo neurtu. Eman diezaiogun aukera libroki izaera, ustea eta jarrera adierazteko

miércoles, 18 de diciembre de 2013

Gogoan dituzue zuen ikasle garaiak?



Zenbat oroimen, ezta?
Zein irakasle gogoratzen duzue?

Pistak emango dizkizuet:

1.- Metodologia eta irakaskuntza-dinamika aldatzen zituztenak.
Norberak ikasteko era propioa izaten duen arren, irakasle horrek ikaste-saioak dibersifikatzen zituen.

2.- Konpromisoak bultzatzen zituen.
Ikasleari  ikasgelarekin eta ikaskuntzarekin konpromisoa eskatzen zien.

3.- Laguntza.
Ikasgelatik kanpo ere laguntza eskaintzen zuten.

4.- Edukiari buruz hausnarketa bultzatzen zuten.
Irakasle horien saioa ez zen mugatzen edukiaren berri ematera. Edukia ulertzea, aplikagarritasuna bilatzea, edukia aztertzea, edukia laburtzea eta ebaluatzea izaten zuten helburu.

5.- Ikasketa kritikorako giroa sortzen zuten.
Galderak eta egoera interesgarriak eta kezkagarriak plazaratzen zituzten.
Gaiaren garrantziaz jabetzeko laguntzak eskaintzen zituzten.
Hausnarketa zen helburu, ez entzute eta oroimen hutsa.
Zalantzak piztea eta plazaratzea lortzen zuten.

6.- Arreta pizten zuten eta eusten zioten.

7.- Abiapuntua beti ikaslea izaten zen, eta ez gaia.


Hori izan da zure irakaslea? Bejondeizula!

lunes, 9 de diciembre de 2013

Grina. Ametsek askotan gure grinen kolorea dute

Erakargarri izan gura baduzu pasioa da bidea.


Pasioa adierazten dugu:
Ahotsaren doinueran. Doinuera benetazkoa, egiazkoa
Ikus-hartu emana iraunkorra. Hartzaileekiko harremanaren oinarrizkoetako bat.


Keinu eta gorputz-mugimendu lasaiak eta naturalak.

Grinak ez du hobetuko edukia, baina kutsagarria izaten da. Jakizu ez dagoela gai aspergarririk, igorle aspergarriak baizik.
Grina izan ezik ez duzu hartzailearen interesa eskuratuko.


Ikus ezazu Benjamin Zander-ren solasaldia. Erreparatu hartzaileen aurpegietan.

Hartu emana ez dago bakarrik hitzetan. Hartu emana gorputz osoan dago.


viernes, 6 de diciembre de 2013

Irudiaren indarra

Hartu emanean zeozer gogoraegin gura dugunean eduki hori azpimarratzen ahalegintzen gara. Egun baliabide ezin hobea dugu, irudia.
Irudiak berbak baino hobeto gogoratzen dira. Ikusmena zentzumen biziagoa baitugu.
Burmuinak irudia errazago prozesatzen du. Hori kontuan izanik testua irudiarekin nahastuz gero hartzaileak irudiaz erreparatuko du, eta testu hutsa eskainiz gero aspertu egingo dugu.

Testuaren osagarria izan behar dugu irudia. horrek hartzailea erakartzen du-eta.

jueves, 28 de noviembre de 2013

Metafora, Miresikordina

Berba bati beste baten edukia ematea dugu metafora. Gure emozioak eta pentsaera egokitzeko oso baliagarriak ditugu.
Ezezaguna ezagun bihurtzeko sekulako tresna dugu metafora.
Hartuemanean zubi lana egiten dute. Aurreko domekan, azaroak 24, Frantzizko Erromako apezpikuak "Miserikordina" aipatu eta erakutsi zuen.

Gai honetaz James Geary-k berba egiten digu.

Metaforek ezaguna eta ezezaguna lotzen dute, ohikoa eta berritasuna. Erabil itzazu komunikazioa erraztuko dizute.

jueves, 21 de noviembre de 2013

Berba arruntak hartuemanaren aldekoak

Umetan zelan gozatzen nuen nagusien ipuinekin!
Gustokoenak izaten ziren berba arruntak eta xumeak erabiltzen zituztenak.
Kontalariak buru argi sentiarazten ninduen, ipuina gotik behera jarraitzeko gai izaten nintzen-eta.
Kontalariak ipuinaren hasiera-hasieratik hartuemanean ipintzen zen. Haren lorpenak itzelak izaten ziren ipuinaren amaieran.

domingo, 17 de noviembre de 2013

Dantzaldien ondorioak: azalpenaren amaiera, hartzaileen kokapena, egokitzapena eta egunerokotasuna

Aurreko egunetan Bilbon Dantzaldiaren programazioari esker bi dantza-piezaz gozatzeko aukera izan nuen.
Lehena, Espainiako Compañía Nacional de Danza izan zen. Guggenheim-en eskaini ziguten For now, in liquid days izeneko pieza, museoko gune ezohikoetarako bereziki sortua.
Bigarrena,  Laveronal dantzataldea izan zen Gran Via-ko BBK-ren aretoan. Eta gaurkotasun politikoak berba egiteko Islandia pieza esakini ziguten

Lehen taldeak Museoaren atarian eman zigun dantza-piezaren hasiera. Ikusle-hartzaileoak borobilean ipini ginen erdiko gunea dantzariei utziz. Bigarren zatia aretoan esakini ziguten, eta oholtza ez zen izan dantzagune bakarra, gure artean aritu ziren-eta dantza egiten.
Laveronal-en emankizuna oholtzatik izan zen. Bertan tartean narratzaile bat zeukaten. Sekulako ahots-doinueraduna eta -ebakeraduna.

Compañía Nacional de Danza-ren pieza ikusleekin solasean amaitu zen. Galdera-erantzunak gertatu ziren, hartzaileen sentsazioen berri izan genuen, baita dantzarienak, bat-batekotasunen berri eman ziguten, azaldu ziguten atarian ikusleok hartu genuen kokapena dela-eta era batera jokatzera behartu genituela, ... .
Dantzatalde horren pieza amaierako solasaldiarekin amaitu zen, eta horretan oso gai interesgarriak agertu ziren.
Horixe bera, sekulako lekzioa azalpen baten kasuan. Ohikoena da azalpena galdera erantzun oso formalekin amaitzea, eta ez hurbilekin. Horretarako igorlea esku eskura jarri behar da, azalpenaren edukia aberasteko.
Bestalde, hartzaileen kokapenak eragin haundia du. Eta hori ere ez da batere zaintzen.Beraz, KOKAPENA eta AMAIERA zaindu


Laveronal dantzataldeak pieza 2013ko Bilbora egokitu zuen. Pizan zehar hainbat keinu egin zigun. Hau ezta ez da batere ohikoa. Lan bat sortzen denean ikuslea eta lekua zein den kontuan izan barik aurrera eramaten da.
Igorleak Hartzaileak eta lekua zein den kontuan izatea ezinbestekoa da. EGOKITU eta EGUNERATU behar da edukia.


viernes, 15 de noviembre de 2013

Adimena landu egin behar da

Gizatiarron astiaren zati handi bat giharrak lantzen ematen dugu. Usain Bolt, Kilian Jornet eta enparauak izan ez arren, eta horien mailara iritea helburu ez izan gure giharrak lantzen ekiten dugu.
Eta adimena? Berezkoari utzi? Zergatik ez landu giharra balitz.
Adinarekin poza eta sormena galdu egiten dugu beldurrak gehiago egiten digu-eta.

jueves, 14 de noviembre de 2013

Berriketaldiaren helburuak

Zenbat irakasle izan zenituen? Hainbat! Eta nortzuk dituzue gogoan? Zergatik? Zeintzuk izan zuten eragina?

Konbentzitzen, limurtzen, ezagutarazten, azaltzen, partekatzen, iradokitzen, ... ahalegintzen ziren irakasleak gogoratzen ditugu.

Irakasle horiek hartzaileekin hartuemanetan ipintzen ahalegintzen ziren, interesa pizten eta eusten halagintzen ziren, eta, azkenik, azaldutakoa  ulergarri eta oroigarri egiten.

Hartzailetik hartzailera aldea izaten da. Hori kontuan izanik, lehen ahalegina hartzaileekin lotzea izan behar da. Hartzailea edukiez betetzea ez du ezertan laguntzen. Igorleari komeni zaio aurretiz jakitea hartzailea nor den, hartzailearen itxaropena zein den.

Hartzailearen interesa piztu egin behar da. Horretan istoriak, multimedia, analogiak, pasadizuak oso baliogarriak izaten dira. Interesa piztearekin ez da nahiko izaten, interesa eutsi egin behar da.

Gizakion intelektual-ahalmena mugatua da. Berriketaldi bat ulerterreza eta oroigarria izan behar da.

miércoles, 13 de noviembre de 2013

Bi solasaldi: ahozkoa eta ez-ahozkoa

Hartu emanetan edukia transmititzen dugu, eta ahotsa eta gorputza. Guztiak batera jokatu behar du sinesgarri izateko. Hartzaileak beti, beti egiten dio kasu ez-ahozkoari.

Ziurtasuna eta sinesgarritasuna lortuko dugu:
1.-Giza-enborra bertikal izanda, horrek indarra, energia eta dotorezia.
2.-Ziurtasuna eta harremanerako gogoa gorputza irekiz lortuko dugu. Bularra zabalik, lepoak erlaxatuak, burua tente, eskuak gorputzaren alde banatan erdi zabalik eta aukeran erabilgarri.
3.-Gorputzaren simetriak oreka emango digu. Ziurtasuna eta egonkortasuna.
4.-Konfidantza transmititzeko oinak ondo ipini zoruan, bata bestearen parean eta apur bat banaturik. Edukiak oreka eta sinesgarritasuna izango du.

viernes, 8 de noviembre de 2013

Hartzailea adi izateko

Ez zaizue inoiz gertatu erantzuten hasten zaretela galdera jaso barik edota hartzailearen interesa kontuan izan barik?

Hartzailearen arazoren bat konponduz gero kasu egingo dizu.
Irten zeure mundutik eta jarri hartzailearenean. Moldatu zeu, ez itxaron hartzaileak lan hori har dezan. Hartzaileak mugiarazteko zeu hasi beharko zara lehen pausoa ematen.
Hartzaileen begietatik hasi ikusten, egokitu zaitez.
"Gustura ez gaudenekin ez dugu ezer ikasten".

miércoles, 30 de octubre de 2013

EKINA saritu

"Irabazi ala galdu dut?" Horixe izaten da ohiko galdera. Ahalegina ez dugu, ez diegu apreziatzen.
Gure nortasuna eta izaera aldatzea zaila egiten zaigu, baina egiteko erak eskura ditugu eta alda ditzazkegu. Gure abilidadeak, ahalmenak ez dira alda ezinak, Ahalegina balioa da, eta porrotak ez digu beldurrik eman behar. Mundua aldagarria da.
Giharrak lantzen ditugu, ezta? Alda jarrera.
Zer goraipatzen dugu? Gizakia ala jarrera. Gizakia goraipatuz gero arrakasta izaeran oinarritzen dela sinesten ari gara. Berriz, jarrera goraipatzen ari garenetan ahalegina bera balio bihurtzen dugu. Horrela ikasteko gogoa eta maitasuna bultzatuko dugu.

Goraipatu ekina
Horrela hazteko gogoa bultzatuko duzu.
Ume batek marrazki bat egiten duenean, ez esan "ze polita!". Esan, "hori ahalegina!"
Azterketa bat gainditzen duenean, "hori ahalegina!", eta ez, "ze azkarra zaren!"

Bultzatu eta baloratu ahalegian, eta azkartasuna
Baloratu egokitasuna eta erabilgarritasuna
Baloratu bertatik bertara, pribatuan
Baloratu arrazoiren bat dagoenean, eta izan zintzoa

miércoles, 16 de octubre de 2013

Hartzaileengan ipini interesa, eta hobeto entzungo zaituzte

Solaskidearen jarreraz, keinuaz, gorputzaz, eta hitzaz ohartzea hori guztia da entzutea.

Entzuten dugu geure gorputz osoz, eta ez bakarrik belarriez. Azken hau entzumen mugatua da. Entzun dezagun enpatikoki!
Solaskidea ulertzeko entzutea, arazoari irtenbidea bilatzea hori da xedea.
Ez egon berba egiteko, parte hartzeko zain.

Aditz aspektuaren pisua

Hartu emanak hainbat aldagai ditu. Horietako bat aditz-aspektuarena dugu.
Aristotelesek aditz-aspektuaren araberako sailkapena egiten zuen:

1.a iraganean berba eginez gero, berba egiten dugu errudunaz: nork egin zuen, nork eragin zuen, nork apurtu zuen, ... .
2.a orainean berba eginez gero, balioak aipatzen ditugu: zilegitasuna, ontasuna, ... .
3.a etorkizunak aukeretara eramango gaitu: bagoaz? Aldatuko dugu ...? ... .

Erabakiak etorkizun-aspektuan hartzen ditugu. Hartu eman eraginkorra aditz-aspektu horretan ematen da. Iraganak zigorra eta errudanak bilatzen ditu-eta; orainak giza-taldea zatitzeko edo batzeko erabiltzen dugu-eta.
Hartzaileek erabaki bat hartzea gura baduzu egiezu berba etorkizunean. Lagunduiezu arazoa konpontzen!

martes, 15 de octubre de 2013

Ahozko aurkezpen bat ez da txosten bat

Hartzailea aurrean dugunetan hartu emanaren protagonista igorlea, hau da gu, izaten da, eta ez esaten ari garena.
Hartzailearentzat errealitatea da une horretan gertatzen ari dena. Beraz ez dezagun PPT-a dokumentu bihurtu.
Hartzailearen atentzioa hasiera-hasieratik erakarri behar dugu. Hartzaileak hasieratik jakin behar du nora eraman gura dugun, transazioak zeintzuk diren. Jakina, edukia egokitua eman behar dugu; kontuz "jakituriaren maldizioarekin".

Ez dezagun hartzailea zigortu!.
http://www.elartedepresentar.com/2009/01/una-presentacion-no-es-un-documento/

Tresna ez bihurtu helburu

Inoiz izaten dugu pekatu hau, tresna helburu bihurtzea.
Adibideak bizitzaren arlo guztietan. Esaterako, politikan Konstituzioa.
Hartu emanetan, eta punta-puntakoetan PPT-a helburu bihurtzea oso ohikoa izaten dugu. Horrek eramaten gaitu hartzailea "bistatik" galtzea. Hartzailea da igorlearen lehentasuna, ze haren begiak izan behar dira igorlearen ipar orratza.

Halere, PPT-az ondo baliatzea lagungarriago egin dezake gure hartu emana.http://www.elartedepresentar.com/2013/10/secretos-del-powerpoint-10-razones-para-amar-la-vista-del-moderador-durante-tus-presentaciones/?utm_source=feedburner&utm_medium=email&utm_campaign=Feed%3A+elartedepresentar%2FQXmU+%28El+Arte+de+Presentar%29