Zenbat irakasle izan zenituen? Hainbat! Eta nortzuk dituzue gogoan? Zergatik? Zeintzuk izan zuten eragina?
Konbentzitzen, limurtzen, ezagutarazten, azaltzen, partekatzen, iradokitzen, ... ahalegintzen ziren irakasleak gogoratzen ditugu.
Irakasle horiek hartzaileekin hartuemanetan ipintzen ahalegintzen ziren, interesa pizten eta eusten halagintzen ziren, eta, azkenik, azaldutakoa ulergarri eta oroigarri egiten.
Hartzailetik hartzailera aldea izaten da. Hori kontuan izanik, lehen ahalegina hartzaileekin lotzea izan behar da. Hartzailea edukiez betetzea ez du ezertan laguntzen. Igorleari komeni zaio aurretiz jakitea hartzailea nor den, hartzailearen itxaropena zein den.
Hartzailearen interesa piztu egin behar da. Horretan istoriak, multimedia, analogiak, pasadizuak oso baliogarriak izaten dira. Interesa piztearekin ez da nahiko izaten, interesa eutsi egin behar da.
Gizakion intelektual-ahalmena mugatua da. Berriketaldi bat ulerterreza eta oroigarria izan behar da.




No hay comentarios:
Publicar un comentario