jueves, 28 de noviembre de 2013

Metafora, Miresikordina

Berba bati beste baten edukia ematea dugu metafora. Gure emozioak eta pentsaera egokitzeko oso baliagarriak ditugu.
Ezezaguna ezagun bihurtzeko sekulako tresna dugu metafora.
Hartuemanean zubi lana egiten dute. Aurreko domekan, azaroak 24, Frantzizko Erromako apezpikuak "Miserikordina" aipatu eta erakutsi zuen.

Gai honetaz James Geary-k berba egiten digu.

Metaforek ezaguna eta ezezaguna lotzen dute, ohikoa eta berritasuna. Erabil itzazu komunikazioa erraztuko dizute.

jueves, 21 de noviembre de 2013

Berba arruntak hartuemanaren aldekoak

Umetan zelan gozatzen nuen nagusien ipuinekin!
Gustokoenak izaten ziren berba arruntak eta xumeak erabiltzen zituztenak.
Kontalariak buru argi sentiarazten ninduen, ipuina gotik behera jarraitzeko gai izaten nintzen-eta.
Kontalariak ipuinaren hasiera-hasieratik hartuemanean ipintzen zen. Haren lorpenak itzelak izaten ziren ipuinaren amaieran.

domingo, 17 de noviembre de 2013

Dantzaldien ondorioak: azalpenaren amaiera, hartzaileen kokapena, egokitzapena eta egunerokotasuna

Aurreko egunetan Bilbon Dantzaldiaren programazioari esker bi dantza-piezaz gozatzeko aukera izan nuen.
Lehena, Espainiako Compañía Nacional de Danza izan zen. Guggenheim-en eskaini ziguten For now, in liquid days izeneko pieza, museoko gune ezohikoetarako bereziki sortua.
Bigarrena,  Laveronal dantzataldea izan zen Gran Via-ko BBK-ren aretoan. Eta gaurkotasun politikoak berba egiteko Islandia pieza esakini ziguten

Lehen taldeak Museoaren atarian eman zigun dantza-piezaren hasiera. Ikusle-hartzaileoak borobilean ipini ginen erdiko gunea dantzariei utziz. Bigarren zatia aretoan esakini ziguten, eta oholtza ez zen izan dantzagune bakarra, gure artean aritu ziren-eta dantza egiten.
Laveronal-en emankizuna oholtzatik izan zen. Bertan tartean narratzaile bat zeukaten. Sekulako ahots-doinueraduna eta -ebakeraduna.

Compañía Nacional de Danza-ren pieza ikusleekin solasean amaitu zen. Galdera-erantzunak gertatu ziren, hartzaileen sentsazioen berri izan genuen, baita dantzarienak, bat-batekotasunen berri eman ziguten, azaldu ziguten atarian ikusleok hartu genuen kokapena dela-eta era batera jokatzera behartu genituela, ... .
Dantzatalde horren pieza amaierako solasaldiarekin amaitu zen, eta horretan oso gai interesgarriak agertu ziren.
Horixe bera, sekulako lekzioa azalpen baten kasuan. Ohikoena da azalpena galdera erantzun oso formalekin amaitzea, eta ez hurbilekin. Horretarako igorlea esku eskura jarri behar da, azalpenaren edukia aberasteko.
Bestalde, hartzaileen kokapenak eragin haundia du. Eta hori ere ez da batere zaintzen.Beraz, KOKAPENA eta AMAIERA zaindu


Laveronal dantzataldeak pieza 2013ko Bilbora egokitu zuen. Pizan zehar hainbat keinu egin zigun. Hau ezta ez da batere ohikoa. Lan bat sortzen denean ikuslea eta lekua zein den kontuan izan barik aurrera eramaten da.
Igorleak Hartzaileak eta lekua zein den kontuan izatea ezinbestekoa da. EGOKITU eta EGUNERATU behar da edukia.


viernes, 15 de noviembre de 2013

Adimena landu egin behar da

Gizatiarron astiaren zati handi bat giharrak lantzen ematen dugu. Usain Bolt, Kilian Jornet eta enparauak izan ez arren, eta horien mailara iritea helburu ez izan gure giharrak lantzen ekiten dugu.
Eta adimena? Berezkoari utzi? Zergatik ez landu giharra balitz.
Adinarekin poza eta sormena galdu egiten dugu beldurrak gehiago egiten digu-eta.

jueves, 14 de noviembre de 2013

Berriketaldiaren helburuak

Zenbat irakasle izan zenituen? Hainbat! Eta nortzuk dituzue gogoan? Zergatik? Zeintzuk izan zuten eragina?

Konbentzitzen, limurtzen, ezagutarazten, azaltzen, partekatzen, iradokitzen, ... ahalegintzen ziren irakasleak gogoratzen ditugu.

Irakasle horiek hartzaileekin hartuemanetan ipintzen ahalegintzen ziren, interesa pizten eta eusten halagintzen ziren, eta, azkenik, azaldutakoa  ulergarri eta oroigarri egiten.

Hartzailetik hartzailera aldea izaten da. Hori kontuan izanik, lehen ahalegina hartzaileekin lotzea izan behar da. Hartzailea edukiez betetzea ez du ezertan laguntzen. Igorleari komeni zaio aurretiz jakitea hartzailea nor den, hartzailearen itxaropena zein den.

Hartzailearen interesa piztu egin behar da. Horretan istoriak, multimedia, analogiak, pasadizuak oso baliogarriak izaten dira. Interesa piztearekin ez da nahiko izaten, interesa eutsi egin behar da.

Gizakion intelektual-ahalmena mugatua da. Berriketaldi bat ulerterreza eta oroigarria izan behar da.

miércoles, 13 de noviembre de 2013

Bi solasaldi: ahozkoa eta ez-ahozkoa

Hartu emanetan edukia transmititzen dugu, eta ahotsa eta gorputza. Guztiak batera jokatu behar du sinesgarri izateko. Hartzaileak beti, beti egiten dio kasu ez-ahozkoari.

Ziurtasuna eta sinesgarritasuna lortuko dugu:
1.-Giza-enborra bertikal izanda, horrek indarra, energia eta dotorezia.
2.-Ziurtasuna eta harremanerako gogoa gorputza irekiz lortuko dugu. Bularra zabalik, lepoak erlaxatuak, burua tente, eskuak gorputzaren alde banatan erdi zabalik eta aukeran erabilgarri.
3.-Gorputzaren simetriak oreka emango digu. Ziurtasuna eta egonkortasuna.
4.-Konfidantza transmititzeko oinak ondo ipini zoruan, bata bestearen parean eta apur bat banaturik. Edukiak oreka eta sinesgarritasuna izango du.

viernes, 8 de noviembre de 2013

Hartzailea adi izateko

Ez zaizue inoiz gertatu erantzuten hasten zaretela galdera jaso barik edota hartzailearen interesa kontuan izan barik?

Hartzailearen arazoren bat konponduz gero kasu egingo dizu.
Irten zeure mundutik eta jarri hartzailearenean. Moldatu zeu, ez itxaron hartzaileak lan hori har dezan. Hartzaileak mugiarazteko zeu hasi beharko zara lehen pausoa ematen.
Hartzaileen begietatik hasi ikusten, egokitu zaitez.
"Gustura ez gaudenekin ez dugu ezer ikasten".