jueves, 4 de diciembre de 2014

Hitz goxoak ate guziak zabaldu.

Esaten dugun edukiari oihartzun handiagoa eman gura badiogu erabil dezagun ahotsaren tresna
.

Aurpegiak asko esaten dau.

Elkarren arteko hartu emana gure ahozko ekoizpenean jartzen dugu. Hartzaileengan gure ez ahozko adierazpenak sekulako eragina du, baita guregan ere.

Ez zaizue inoiz gertatu igorlearen berba eta aurpegiaren keinua ez datozela bat ikustea? Zeinekin geratzen zarete? Zer eragiten dizue?

domingo, 1 de junio de 2014

Ituginek ekin ta ekin, arria zulotu

Nork ez ditu berezko ahalmenak?
Batzuk era batekoak, eta beste batzuk bestelakoak. Halere, ahalmen guztiak izatea gatz.

Ekina dugu guzti-guztiok izan beharko genuekeena, edo horretan hezituak izan beharko ginatekeena. Ahalduna ere ekina barik, txarto.

Ahozkorako abilidade ezberdina dugu, eta zoritxarrez, konformatu egiten gara. Ez dugu izaten hobetzeko irrikarik. 

Egin dezagun ahozko-kirola!


viernes, 30 de mayo de 2014

Esan zenuena ahaztu egingo dute, egin zenuena ahaztu egingo dute, ez dute ahaztuko zelan sentiarazi zenituen

Solaskideak partehartzaile bihurtuz gero gaia aberastuko dute, duzue. Horretarako entzun gehiago, erreparatu aurpegietan. Igorlea da arduradun nagusia.
Balia zaites etenez, galderaz, partehartzaile bihurtuz, protagonista eginez.

Ahalegindu zerbait interesgarria pizten.

miércoles, 26 de marzo de 2014

Berbak berbie dakar

Ken Robinson hezkuntzaz berbetan ikusteko aukera duzue.


"... pero lo que también hace un buen maestro es guiar, estimular, provocar, involucrar." Berriketaldiaren pasarte baten horixe dio.

Aurreko astean gizon jakintsu baten hitzaldian izan nintzen. Gizon atsegin horren hitzaldiak ez zen izan batere eragingarria, probokatzailea, partehartzailea, ... . Txosten mamitsu bat atera zen hizlariaren ahotik ordu luzean. Datuz ito gintun.
Irakurri izan bagenion ez zen ia alderik izango. Penagarria.

Jendaurrean berbetan aritzen garenean hartzaileei egin beharko genieke berba. Horrek dakarren guztiarekin.

viernes, 21 de febrero de 2014

Berbarik onena, laburrena.

Atzo, otsailak 20, Egun on Euskadi telesaioan Hezkuntza Berriztatzeko zuzendaria, Begoña Garamendi, ikusi egin nuen.
Sano deigarri egin zitzaidan Garamendi anderearen partehartzea: sekulako istorioa kontatu zigun.
Txosten huts baten berri eman arren ekimen bizia eta interesgarria eskaini zigun.
Horretarako matrioska batez baliatu zen.
Ohikoa izaten da "dokumentu hilak" aurkeztea. Balia gaitezen istorioez. Sekulako harribitxiak ditugu!

Bejondeizula Begoña Garamendi.

viernes, 31 de enero de 2014

Beldur denaren ezpatak punta motz.

Beldurra.

Beldurraren aurrean hiru jarrera izaten ditugu: aurre egin, alde egin edo parilisia.
Gizakiok gara;  eta erridikuluari, aldamenekoak ez onartzeari, arrakastarik ez izateari beldur izaten diegu.
Konfidantza landu beharra dugu: aurreprestaketaren bidez, ezkortasuna aztertuz eta buelta emanez.
Komunikazioa hartuemana da. Beti izaten dugu zer eskaini, zentra gaitezen horretan.
GOZA DEZAGUN AUKERA HORRETAZ.

lunes, 27 de enero de 2014

Ikusi Brian Greene fisikariaren azalpena TED-en.

PPT baten diapositibak ez dira igorlearentzat. Ideiak eta edukiak hobeto azaltzeko, eta hartzailearen ulermena errazteko eta oroimena indartzeko erabili beharko genituzke diapositibak.
Diapositibak testuz osaturik egiten baditugu, eta irudiak osagarri hutsa badira, AKABO!
Diapositiba bat ideia berri bat indartzeko erabili

sábado, 25 de enero de 2014

Egia da abilezia handiena

Aurreko astean hitzaldi batera joan nintzen. Ondorio asko atera nituen, bat azpimarratzeko ikusi eta entzun beharrean hitzaldiaren edukia irakurri izan banu berdin-berdin izango litzateke.
Baieztapen gogorra da, arrazoiak emango ditut:
1.- Igorleek "lubaki" atzetik berbetan aritu ziren. Hau da, ez ziren mahaiaren atzealdetik mugitu. Ez genituen inoiz zutik ikusi, ez zituzten inoiz eskuak erabili adierazkortasuna indartzeko.
Jendaurrean berbetan aritzen garenean bi solasaldi ipintzen dira martxan, edukiarena eta ez-edukiarena. Azken hau ahotsaren eta gorputzaren bidezkoa izaten da, eta ondo garatzeko zutik berba egiteak laguntzen du.
2.- Hitzaldiak ordu eta erdi iraun zuen eta hizlariok euren ezagupena bota zizkiguten liseriketarako astirik eman gabe.
Eduki-iturria emari handikoa izan zen. Hizlariak ez ziren ohartu noizko geunden edukiaz asetuta.
Komeni izaten da denbora eta edukia ondo orekatzea eta hartzaileen irrika piztea.
3.- Hartzaileok ez ginen existitzen. Hizlariak aurrepentsatutako eduki zerrenda osoa eman arte ez ziren ixildu.
Aurkezpen bat ez da "liburu" bat, hartzaileak partaide bihurtu behar dira. Hartzaileentzat berba egin behar da